Archivo de la etiqueta: Elisabetta Terabust

Dantzan: Lucia Lacarrari elkarrizketa

Lucia Lakarra, Rosella Hightowerren ikastaroan. Tarragona, 1986. Argazkia: Lucia Lakarrak utzitakoa

Lucia Lakarra: “Ikuslearen bihotza ukitzea da utzi nahi dudan ondarea”

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN

Bere amaren bitxiontziak begien aurrean dantzari bat jarri zion bizitzan lehen aldiz. Baina bere sorterrian ez zegoen ballet estudiorik. Halako zaletasun goiztiarra baretzeko, Tarragonako ikastaro batera eraman zuen amak. Ez zitzaion jokaldia ondo atera, Lucia Lakarraren (Zumaia, 1975) patua balletaren historiako orri bat idaztea zelako. Formazioa Mentxu Medelekin Donostian eta Victor Ullaterekin Madrilen egin zuen, eta Ullateren beraren konpainian egin zuen debut profesionala 1991n. Bere barne-termometroa aurkitu eta Marseillako Ballet Nazionalera gidatu zuen (1994-1997). Bertan Roland Petitekin eraldatu egin zen. San Francisco Balletean (1997-2002) bere burua probatu zuen, eta Municheko Operako Balletean bizi izan zuen aro egonkorrena (2002-2016). Palmares desiragarria lortuta –Nijinsky saria, Benois de la Danse, Espainiako Saria edota Hamarkadako Dantzaria–, dantzari gisa izandako lorpen handienetakoa Vienako Urte Berri eguneko kontzertu sonatuan Danubio urdina zuzenean dantzatu duen lehen dantzaria izatea izan zen, 2007an. 42 urterekin, bi urteko Laia alabaren ama zoriontsua da, eta bere ibilbide profesionala freelance gisa kudeatzen du Marlon Dino senarrarekin batera. Duela dagoeneko hogeita sei urte Cadizen hasi zuen agenda, emanaldiz betetzen segitzen du.

Nolako une profesionala bizi duzu?

Oso ondo sentitzen naiz, aldaketa bat bizitzen ari naizelako, urte asko lau konpainiatan pasata, bereziki azken hamalauak konpainia berean. Azkenik, nire ibilbidearen gidaritza hartu ahal izan dut. Nire egutegiaren jabe sentitzen naiz. Bizimodu erabat desberdina da: aukeratzeko askatasun handiagoa dut, baina diziplina askoz gehiago eskatzen dit inork ez nauelako entseatzera behartzen. Konpainiekin ezin egin izan ditudan gauza esperimentalagoak egiteko aukera ere eman dit, haiek gutxinaka aldatzen dutelako beren errepertorioa. Eszenan hainbeste urteren ondoren, luxua da hori egin ahal izatea.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra, bere bizitzako lehen ikastaroan, Rosella Hightowerrekin. Tarragona, 1986. Argazkia: Lucia Lakarrak utzitakoa

Etiquetado , , , , , , , , , , , , , ,