Archivo de la categoría: Dantzan

Dantzan: Lucia Lacarrari elkarrizketa

Lucia Lakarra, Rosella Hightowerren ikastaroan. Tarragona, 1986. Argazkia: Lucia Lakarrak utzitakoa

Lucia Lakarra: “Ikuslearen bihotza ukitzea da utzi nahi dudan ondarea”

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN

Bere amaren bitxiontziak begien aurrean dantzari bat jarri zion bizitzan lehen aldiz. Baina bere sorterrian ez zegoen ballet estudiorik. Halako zaletasun goiztiarra baretzeko, Tarragonako ikastaro batera eraman zuen amak. Ez zitzaion jokaldia ondo atera, Lucia Lakarraren (Zumaia, 1975) patua balletaren historiako orri bat idaztea zelako. Formazioa Mentxu Medelekin Donostian eta Victor Ullaterekin Madrilen egin zuen, eta Ullateren beraren konpainian egin zuen debut profesionala 1991n. Bere barne-termometroa aurkitu eta Marseillako Ballet Nazionalera gidatu zuen (1994-1997). Bertan Roland Petitekin eraldatu egin zen. San Francisco Balletean (1997-2002) bere burua probatu zuen, eta Municheko Operako Balletean bizi izan zuen aro egonkorrena (2002-2016). Palmares desiragarria lortuta –Nijinsky saria, Benois de la Danse, Espainiako Saria edota Hamarkadako Dantzaria–, dantzari gisa izandako lorpen handienetakoa Vienako Urte Berri eguneko kontzertu sonatuan Danubio urdina zuzenean dantzatu duen lehen dantzaria izatea izan zen, 2007an. 42 urterekin, bi urteko Laia alabaren ama zoriontsua da, eta bere ibilbide profesionala freelance gisa kudeatzen du Marlon Dino senarrarekin batera. Duela dagoeneko hogeita sei urte Cadizen hasi zuen agenda, emanaldiz betetzen segitzen du.

Nolako une profesionala bizi duzu?

Oso ondo sentitzen naiz, aldaketa bat bizitzen ari naizelako, urte asko lau konpainiatan pasata, bereziki azken hamalauak konpainia berean. Azkenik, nire ibilbidearen gidaritza hartu ahal izan dut. Nire egutegiaren jabe sentitzen naiz. Bizimodu erabat desberdina da: aukeratzeko askatasun handiagoa dut, baina diziplina askoz gehiago eskatzen dit inork ez nauelako entseatzera behartzen. Konpainiekin ezin egin izan ditudan gauza esperimentalagoak egiteko aukera ere eman dit, haiek gutxinaka aldatzen dutelako beren errepertorioa. Eszenan hainbeste urteren ondoren, luxua da hori egin ahal izatea.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarra, bere bizitzako lehen ikastaroan, Rosella Hightowerrekin. Tarragona, 1986. Argazkia: Lucia Lakarrak utzitakoa

Etiquetado , , , , , , , , , , , , , ,

Dantzan: Entrevista a Igor Yebra

(De izda a dcha): Igor Yebra, Natalia Bessmértnova y Yuri Grigorovich. Moscú.

(De izda a dcha): Igor Yebra, Natalia Bessmértnova y Yuri Grigorovich. Moscú.

“La mayor parte de mi carrera ha sido solo, buscándome a mí mismo”

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN

Inspirada en la ópera “El príncipe Igor” de Alexander Borodin, la premonición de su madre para escoger el nombre de su tercer hijo resultó proverbial. Aunque en sus deseos infantiles anheló ser portero del Athletic, lo cierto es que el camino profesional de Igor Yebra iba a ser otro. Con tímidos contactos con la danza desde siempre pues sus padres habían bailado de forma amateur en el Ballet de la ABAO, no se lo tomó en serio hasta los trece años. Poco después, debutó con el Ballet de Víctor Ullate (1987-1996), etapa que concluyó poniendo un pie en las antípodas, con The Australian Ballet (1997-1999). De forma freelance, Yebra continuó su carrera con invitaciones de compañías de todo el orbe, aunque posteriormente disfrutó de una etapa de mayor estabilidad gracias a las invitaciones permanentes del Ballet de la Ópera de Roma (2002-2012) y el Ballet de la Ópera de Burdeos (2002-2016), donde alcanzó la máxima categoría existente: étoile, es decir, estrella. En 2004, protagonizó un gran hito del ballet mundial: ser el primer bailarín no ruso en interpretar “Iván el terrible” de Yuri Grigorovich en el Palacio del Kremlin. Con casi tres décadas de laureada y premiada trayectoria a sus espaldas, en 2016 se retiró de Burdeos para abrir una nueva etapa profesional. Quién sabe si la escuela que inauguró en su Bilbao natal hace diez años sea su nuevo horizonte. No busca ser ejemplo de nada, huye de los estereotipos y es consciente de lo “surrealista” de su carrera, a sus cuarenta y tantos años –evita desvelar su edad-, Igor Yebra habla sin tapujos y con una dosis de sinceridad poco habitual, de toda su trayectoria profesional.

¿En qué momento de su carrera se encuentra?

Estoy en una nueva fase de mi carrera que pueden ser muchas cosas o puede ser nada. No puedo concretar más porque hay campos abiertos que hay que ver por dónde fluyen. Hay pocos bailarines que hayan sabido hacer transiciones y esto es otro momento de evolución. No puedo pretender bailar ahora lo mismo que bailaba hace diez años, porque no me interesa. Cuando yo hacía las funciones, siempre pensaba que quizás podía ser la última vez que hiciera ese espectáculo. Para qué te voy a contar el plan si igual no estoy mañana. Me gustaría hacer cosas diferentes, adecuadas a lo que puedo hacer de calidad. Uno de los motivos de abrir la escuela era tener libertad y así me estaba quitando una presión de encima. La mayoría de los bailarines no piensan en después qué. Sé que no hay un mañana seguro, pero si lo hay, algo tienes que tener planificado.

Leer entrevista completa

Igor Yebra interpretando "Ícaro" de Serge Lifar, papel con el que debutó con el Ballet de la Ópera de Burdeos. ©Sigrid Colomyes.

Igor Yebra interpretando “Ícaro” de Serge Lifar, papel con el que debutó con el Ballet de la Ópera de Burdeos. © Sigrid Colomyes.

Etiquetado , , , , , , , , ,

Dantzan: Igor Yebrari elkarrizketa

Igor Yebra eta Carla Fracci ©Igor Yebraren artxiboa

Igor Yebra eta Carla Fracci ©Igor Yebraren artxiboa

Igor Yebra: “Bakarrik egin dut ia ibilbide guztia, nire buruaren bila”

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN

Alexander Borodinen Igor printzea operan inspiratuta, amak bere hirugarren semea aukeratzean izandako bihozkada ezin hobea izan zen. Haurra zenean Athleticeko atezain izan nahi bazuen ere, Igor Yebraren ibilbide profesionala bestelakoa izan zen. Betitik izan zuen dantzarekin kontaktua, bere gurasoek ABAO Balletean dantzatu zutelako. Hamahiru urterekin hasi zen serioski dantzatzen. Handik gutxira Victor Ullate Balletean egin zuen debuta (1987-1996); antipodetan, Australian Balleten amaitu zuen aro hura (1997-1999). Mundu osoko konpainiek gonbidatuta dantzatzen jarraitu zuen bere ibilbidea Yebrak, freelance gisa, nahiz eta gerora egonkortasun handiagoko aroa bizi izan zuen Erromako Operako Balletaren (2001-2002) eta Bordeleko Operako Balletaren (2002-2016) etengabeko gonbidapenekin. Bordelen lortu zuen kategoria gorena: étoile (izarra). 2004an balletaren munduan mugarri bat ezarri zuen: Yuri Grigorovichen Ivan Izugarriaren papera jokatu zuen lehen dantzari ez errusiarra izan zen Kremlineko jauregian. Ia hiru hamarkadako ibilbide sarituarekin eta goraipatuarekin, Bordelen erretiratu da 2016an, bere ibilbidean aro profesional berri bati ekiteko. Nork ote daki Bilbon, bere jaioterrian, duela hamar urte irekitako eskola ez ote den aro berri horren oinarria. Ez du ezeren eredu izan nahi, ihes egiten die estereotipoei eta badaki ibilbide “surrealista” izan duela. Berrogeita piko urterekin —ez du adinik esaten—, Igor Yebrak itzulingururik gabe hitz egin digu bere ibilbideari buruz, ohikoa ez den zintzotasunarekin.

Zure ibilbideko zein unetan zaude?

Fase berri batean nago. Gauza asko etor litezke edo batere ez. Ezin dut gehiago zehaztu, hainbat esparru ireki ditudalako eta zer ematen duten ikusi behar dudalako. Trantsizioa egiten jakin izan duten dantzari gutxi dago, eta hau beste eboluzio-une bat da. Ezin dut pentsatu duela hamar urte dantzatzen nuen guztia dantzatzea, ez zaidalako interesatzen. Emanaldiak egiten nituenean, beti pentsatzen nuen akaso ikuskizun hura egingo nuen azken aldia izango zela. Zertarako kontatuko dizut plangintza, agian bihar hemen ez banaiz egongo? Gauza desberdinak egitea gustatuko litzaidake, egin dezakadanaren kalitatera egokitutakoak. Eskola irekitzearen arrazoietako bat zen askatasuna izatea, eta hala gainetik presioa ken nezakeen. Dantzari gehienek ez dute pentsatzen gero zer datorren. Badakit etorkizunak ez digula ezer ziurtatzen, baina ezer ziurra suertatuz gero, hobe plangintza bat prestatuta edukitzea.

Gehiago irakurri

Charles Jude eta Igor Yebra, Giselle prestatzen, Bordeleko Operako Balletarekin. ©Igor Yebraren artxiboa.

Charles Jude eta Igor Yebra, Giselle prestatzen, Bordeleko Operako Balletarekin. ©Igor Yebraren artxiboa.

Etiquetado , , , , , , , ,

Protegido: Lucía Lacarra rueda “The key”

Este contenido está protegido por contraseña. Para verlo introduce tu contraseña a continuación:

Etiquetado , , , , , , , , ,

Dantzaren panoramika 2014

XII Premios de la Danza (de izda a dcha): Mikel, Tatiana y Xabier Irurzun del Castillo, Merche Filgueira (Presidenta de la Asociación), Amaya Lubeigt (Premio Dedicación a la Danza) y Juan Karlos Izagirre (Alcalde de Donostia), Salón de Plenos de Ayto de Donostia, 26 Abril 2014. © Foto: Gorka Estrada/ Noticias de Gipuzkoa.

XII Dantza Sariak

2014’ko Dantzaren erresuma

IRATXE DE ARANTZIBIA/DANTZAN.COM

Ondoko albiste hauek apunte pertsonal bezala hartuak izan dira. Hauetako asko hedabideetan publikatu dira jada eta protagonistak dantzari zein koreografo euskaldun eta espainiarrak dira. Albiste on eta dantza askok betetako 2015. urte baten esperoan.

Goiko hilaran ezkerretik eskuinera:

Bizkaiko Foru Aldundiaren bekadunen gala

2013 urtea amaitzeko zela Euskalduna Jauregiko Auditoriumak Jon Ugarriza zuzendari artistikoaren emanaldia izan zuen gonbidatu. Hurrengo ikasle bekadunek izan zuten bertan parte hartzeko aukera: Anne Barrio, Nerea Barrondo, Sara Echevarri, Ines Perez, Marta Rueda eta Uxue San Juan. Itziar Mendizabal (Londresko Royal Balleteko lehen dantzaria) eta Edward Watsonek (Londresko Royal Balleteko lehen dantzariak) gonbidatu berezi bezala hartu zuten parte bertan. Bilbon, 2013ko abenduaren 27an

Dantzari murtziarren II. gala (Asociación de Amigos de la Danza de Murcia)

Mario Garcia (Erre que Erre Konpainia), Vicente Ochoa (Kairoko Operako bakarlaria), Africa Manso (Limogeseko Operako Balleta), Francisco Baños (Hannovereko Operako Balleta), Maise Marquez (Cristina Heeren fundazioa), Alicia Narejos (Juan de Castro fundazioa), Rocio Molina (dantza klasikoko 1. saria emakumezkoetan) Jose Antonio Garcia (dantza klasikoko 1. saria gizonekoetan), Lucia Nicolas (espainiar dantzako 1. saria) eta Mateo Amantek (dantza garaikideko 1. saria) Carlos Gravalos Muñoz-Zielinskik zuzendutako emanaldian parte hartu zuten. Victor Villegas  Kongresu zentrua. Murtzian, 2014ko ekainaren 14an.

XII. Dantza sariak

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea. Ezkerreteik eskuinera: Xabier Irurzun del Castillo, Tatiana Irurzun del Castillo eta Mikel Irurzun del Castillo (ibilbide artistikoaren saria) , Merche Filgueira (elkarteko zuzendaria), Amaya Lubeigt (dantzarekiko dedikazio saria) eta Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea). Donostiako Udalbatza aretoan, 2014ko apirilaren 26an.

Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren 35. urteurrena

Irudian Doña Sofia erreginaren bisita Jose Carlos Martinezek zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko eta Antonio Najarrok zuzendutako  Espainiako Ballet Nazionalaren egoitzetara. Erreginaren bisitaz gain, 2014ko urrian,  Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak gala ezberdinek osatu zuten programa berezia aurkeztu zuen urteurrena ospatzeko. Madrilen, 2014ko otsailaren 24an.

Gehiago irakurri

Felicitación 2014

Etiquetado , , , , , , , , , , , , , , ,

Euskaldunak eta Dantza 10. galaren kronika

Aitor y Natalia (CND) © Iratxe de Arantzibia

Aitor eta Natalia (CND) © Iratxe de Arantzibia

Oroimenerako tartea eta aukera berriak Euskaldunak eta dantza 10. jaialdian

IRATXE DE ARANTZIBIA-PRENTSA OHARRA/ DANTZAN.COM

Euskalduna Jauregiko Auditorioan egin zen ostiral gauean Euskaldunak eta dantza galaren hamargarren edizioa. Andoni Arestik zuzendu zuen, eta 1.200 ikusle elkartu ziren Euskadin egindako dantzaren ikuskizun handi horretaz gozatzeko. Aukeran Dantza Konpainiak ikuskizunean estreinatutako Urtez urte, hamar tradizioko agurra euskal dantzaren ikuspegi garaikidearen ondoren, 2013an Dantzari Gazteentzako Bilboko 8. Saria irabazitako Diogo Oliveirak (15 urte) Sugarrak Parisen piezari egin zion aurre, aipatutako sariaren palmaresean ere ageri den Maria Martinsek (15 urte) lagunduta. Euskaldunak eta dantza jaialdiko bere laugarren agerraldian, Jean-Sébastien Colauk (Nazioarteko Dantzari Nagusia), eta bilbotar ikusleei oparitu zien Liebestraum lanaren mundu mailako estreinaldia, adin helduko dantzari bati buruzko interpretazio fineko solo bat. Aitor Arrieta errenteriarri iritsi zitzaion debutatzeko txanda. Dantza Konpainia Nazionaleko dantzaria da eta gogotsu ekin zion bere zuzendariak, Jose Carlos Martinezek, sortutako Delibes Suite pas de deuxari, Natalia Muñoz Dantza Konpainia Nazionaleko Natalia Muñoz bakarlariarekin batera.

Gehiago irakurri

Maria Martinzen flamenko-taldea, Maria Martín koreografoa eta Andoni Aresti, galako zuzendari artistikoa. Euskaldunak eta Dantza, Bilbo, 2014-10-17. © Iratxe de Arantzibia

Maria Martinzen flamenko-taldea, Maria Martín koreografoa eta Andoni Aresti, galako zuzendari artistikoa. Euskaldunak eta Dantza, Bilbo, 2014-10-17. © Iratxe de Arantzibia

Etiquetado , , , , , , , , , , ,

Dantzak honelako irudiak utzi dizkigu 2013an…

Felicitación Navidad 20132013’ko Dantzaren erresuma

IRATXE DE ARANTZIBIA/DANTZAN.COM
Honako albiste hauek ohar pertsonal moduan jaso ditut, horietako asko komunikabideetan agert dira eta protagonistak bereziki euskal eta espainiar dantzari eta koreografoak dira. Albiste eta hizki larriz idatzitako DANTZAz betetako 2014 urtea izan dezagula. Eguberri on eta urte berri on!
Zu Zeu Gala, Verdini taldearen 20. urteurreneko ospakizuna Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, 2013ko urtarrilaren 12an.

CND klasikoaren aurkezpen gala. Jose Carlos Martinez-ek zuzendutako Espainiako Dantza Konpainiaren sekzio klasikoaren aurkezpenean izan zen Sofia erregina. Dantzari gonbidatu moduan Lucia Lakarra eta Marlon Dino izan ziren. Madril, Erret Antzokia, 2013ko martxoaren 14an.

Dantzaren 11. Saria (Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartea): Ion Agirretxe (errebelazioa) eta Elvira Ubierna (Dantzari dedikazioa), Donostiako Udaletxeko batzar aretoa, 2013ko apirilaren 27an.

Gehiago irakurri

Etiquetado , , , , , , , , , , , , , , , ,

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariko irabazleak

Irabazleak, 8º Bilbao Saria. © Iratxe de Arantzibia

Irabazleak, 8º Bilbao Saria. © Iratxe de Arantzibia

Lehen aldia da gizonezko dantzari batek eskuratu duela sari nagusia

IRATXE DE ARANTZIBIA-PRENTSA OHARRA/ DANTZAN.COM

Zortzi ekitalditan lehen aldiz gizonezko dantzari batek irabazi du sariketa. Diogo Oliveirak (Escola “Domus Dança”, Oporto) eskuratu zuen sari nagusia “Paris-eko sugarrak” aldaera klasikoaren interpretazio suhartsuari esker. Bigarren eta hirugarren sariak Marina Mínguez Carrascok (Madrileko Carmen Amaya Udal Kontserbatorioa) eta Maria Martins-ek (Escola “Domus Dança”, Oporto) eskuratu zituzten.

Gehiago irakurri

Etiquetado , , , , ,

Danseur Noblea, bertutez betetako printzea

Pirmin Treku e Iratxe de Arantzibia. Zarautz, 30 Enero 2006. Foto: Archivo profesional de Iratxe de Arantzibia.-

Pirmin Treku eta Iratxe de Arantzibia. Zarautz, 2006ko urtarrilaren 30ean.

Erreportaia hau Gerardo Vianaren memorian idazten dut, eta Pirmin Treku ere gogoan dudala.

Euskaldunaren hitza, legezko hitza

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN.COM

Itzulpena: Amaia Rodríguez Agirre.-

Patuak 2006an gerrako ume bi jarri zituen nire bidean. Zoria izango zen behar bada, edo nire lana bestela, bi mito denbora gutxian topatzea eragin zuena. Antzerako jatorria zuten biek ere, baina artista karrera profesionala -dantzaria bata eta koreografoa bestea- leku, testuinguru istoriko eta sozioekonomiko oso desberdinetan egin zuten. Biak bueltatu ziren sorterrira eta biek ala biek etxean jaso eta lausengatu ninduten.

Gehiago irakurri

Gerardo Viana e Iratxe de Arantzibia. Hotel Carlton, Bilbao. 27 Abril 2007. Foto: Archivo profesional de Iratxe de Arantzibia.-

Gerardo Viana eta Iratxe de Arantzibia. Hotel Carlton, Bilbao. 2007ko apirilaren 27an. Argazkiak: Iratxe de Arantzibiaaren artxiboa.-

Etiquetado , ,