Dantzan: Igor Yebrari elkarrizketa

Igor Yebra eta Carla Fracci ©Igor Yebraren artxiboa

Igor Yebra eta Carla Fracci ©Igor Yebraren artxiboa

Igor Yebra: “Bakarrik egin dut ia ibilbide guztia, nire buruaren bila”

IRATXE DE ARANTZIBIA/ DANTZAN

DANTZANentzat esklusiban, Igor Yebrak errepasoa eman die bere ibilbideari eta helburu profesional berriei. Alexander Borodinen Igor printzea operan inspiratuta, amak bere hirugarren semea aukeratzean izandako bihozkada ezin hobea izan zen. Ez du ezeren eredu izan nahi, ihes egiten die estereotipoei eta badaki ibilbide “surrealista” izan duela. Berrogeita piko urterekin —ez du adinik esaten—, Igor Yebrak itzulingururik gabe hitz egin digu bere ibilbideari buruz, ohikoa ez den zintzotasunarekin.

Zure ibilbideko zein unetan zaude?

Fase berri batean nago. Gauza asko etor litezke edo batere ez. Ezin dut gehiago zehaztu, hainbat esparru ireki ditudalako eta zer ematen duten ikusi behar dudalako. Trantsizioa egiten jakin izan duten dantzari gutxi dago, eta hau beste eboluzio-une bat da. Ezin dut pentsatu duela hamar urte dantzatzen nuen guztia dantzatzea, ez zaidalako interesatzen. Emanaldiak egiten nituenean, beti pentsatzen nuen akaso ikuskizun hura egingo nuen azken aldia izango zela. Zertarako kontatuko dizut plangintza, agian bihar hemen ez banaiz egongo? Gauza desberdinak egitea gustatuko litzaidake, egin dezakadanaren kalitatera egokitutakoak. Eskola irekitzearen arrazoietako bat zen askatasuna izatea, eta hala gainetik presioa ken nezakeen. Dantzari gehienek ez dute pentsatzen gero zer datorren. Badakit etorkizunak ez digula ezer ziurtatzen, baina ezer ziurra suertatuz gero, hobe plangintza bat prestatuta edukitzea.

Gehiago irakurri

Charles Jude eta Igor Yebra, Giselle prestatzen, Bordeleko Operako Balletarekin. ©Igor Yebraren artxiboa.

Charles Jude eta Igor Yebra, Giselle prestatzen, Bordeleko Operako Balletarekin. ©Igor Yebraren artxiboa.

Anuncios
Etiquetado , , , , , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: